2012/09/24


                                            DUGONG

Dugong manatiaren familiako itsas ugaztuna da, bere generoko espezie bakarra. 3 metroko luzera izan ahal dute. Buru handia eta borobila du, lepo labur eta zabalekoa eta begiak txikiak ditu. Larru lodia du, eta ile gutxi. Itsas belarrak eta beste zenbait landare jaten ditu. Itsas behia ezizenez ere ezaguna da.
Talde txikitan bizi da Indiako Ozeanoan, Itsaso Gorrian, eta Ginea Berriko, Filipinetako eta Australiako kostaldetik hurbil. Gero eta dugong gutxiago geratzen dira, ehiztarientzako oso garrantzi handia du eta.

No hay comentarios:

Publicar un comentario