2012/09/30



Lur planeta biziz beterik dago: ugaztunez, arrainez, hegaztiez eta intsektuez. Jendeak dakienez, ez ditugu planetako lurralde guztiak bisitatu, eta horregatik ez dugu bizidun guztiak ezagutzen, baina horrek ez du esan nahi hor ez daudenik. Hauetako gehienak antzinetik bizi dira, batzuk dinosauroen arotik hona ia eboluzio barik bizirau dute, gizakiaren eraginik jasan gabe.
Animalia hauetako asko munduan ezagunak bihurtu dira bitxiak izateagaitik.

2012/09/29

                                                                       BLOBFISH

Seguruenik gaur egun animalia bitxietatik ezagunetarikoa "Tanta arraina" da bere aurpegi barregarriagaitik, nahiz eta bere taxua triste xamarra izatea.

Australia eta Tasmania tarteko ur sakonetan bakarrik bizi da. Bere gorputzak urak baino dentsitate txikiagoa du, horrela, ez du energiarik gastatzen uger egitean. Dentsitate txiki horregatik uretik ateratzerakoan zanpatuta dagoenaren itxura ematen du.

 Elikatzeko orduan ahoa zabaltzen du eta aurretik pasatzen den guztia irensten du.

Uretatik kanpo dagoen "blobfish" bat.






 

2012/09/28

                                                                        TARSERO

Tarseroek, oso itxura barregarria daukate. Oso arraroak dira baina potsoloak ere, eskuak eta oinak izan ezik.

Begi erraldoiak dituzten animaliak dira, oin luzeak eta gorputz txikia daukate. Intsektiboroak dira, nahiz eta batzuetan ziraunak eta txoriak jaten dituzte. Gautiarrak dira eta askotan bizi diren herrialdetako jendea, deabrutzat hartzen dituzte. Leku konkretuetan bizi dira, gaur egun, Asiako egoaldekian,  Filipinak, Zelebes, Borneo eta Sumatran. Arriskuan daude eta askotan ehiza edo etxabereak izateko hartu eta hiltzen dira.

http://www.youtube.com/watch?v=VT2g1dmmnXw
TASMANIAKO DEABRUA

File:Tasdevil large.jpgWarner Bros enpresari eskertu behar diogu marsupial honen fama. Zeren eta nork ez du ikusi inoiz "Taz" pertsonaia agertzen den Loonie Toons-en kapituluren bat.
Zoritxarrez animalia hau ez da batere barregarria Australiako biztanleentzat. Animalia hau txakur baten itxura izan dezake baina tigre edo puma baten agresibitate baita ere.
Gaur egun dagoen marsupial haragijalerik handiena da. Ezaugarririk bereziena bere usain txarra dal esan daiteke. Eta nahiz eta txikia izan, oso azkar korrika egin ahal du eta zuhaitzetara igo daiteke erreztasun handiz.







2012/09/27

                                                           YETI KARRAMARROA

Animali bitxi berrienetarikoen artean Yeti karramarroa izendatu genezake bere ule ugariagaitik ,krustazeo bat dala kontuan izanik.     
2006an topatu zan ozeano Pazifikoan. Kiwa hirsuta da bere izen zientifikoa polinesiar mitologiako Kiwa izeneko jainkosa baten ohorean.
15cm neurtzen ditu eta Yeti izena hartu du bere kolore ule horiagatik. Bere jatorria ez dago oso zehaztuta baina bere "familiar" hurbilena ermitaua da.
Cangrejo Yeti     
                                         URETAKO HARTZA

Munduko izaki bizidun iraunkorrena izateagaitik famatua da. Uretako hartz izena hartu dute uretan bizi dalako, noski eta hartzen antzera mugitu egiten dalako.
TardigradosNahiz eta mundu osoan topatu ahal izana, bere ohiko bizilekua goroldio eta iratzeetan dago.
"Suntsiezina" dala esaten da bere erresistentziagatik. Izaki bizidun batek baino mila aldiz erradiazio gehiago jasan dezake. 96 graduko alkoholean sartu dezakezu eta izaki harrigarri hau ez da hilko. Eta nahiz eta ezinezkoa dala pentsa, ehunka urte bizirau dezake ur barik, hibernazio egoera batean eta berriro "bizira itzuli" hau ematerakoan.
2007an espaziora bidali zan uretako hartz talde bat eta bizirauteaz gain, ugaltzea ere lortu zuten.
                                          AYE - AYE

File:Aye-aye (Daubentonia madagascariensis) 2.jpgAye-Ayea lemur familiako animalia bat da. Lemur hitzak latinez  "gaueko ispiritu" esan nahi du eta ez da harritzekoa animalia hau izen hori izatea. Bere motako espezimen bakarra da, familia bereko beste animalia bakar bat ezagutzen da, Aye-Aye erraldoia.
Bere aurpegi arraroagatik lortu du duen fama eta horregatik dago zerrenda honetan.
Madagaskarren ( bere habitalekua ) pentsatzen da animalia magikoa dela. Esaten dute bere erdiko atzamarragaz seinalatzen bazaitu ordutik gitxira hilko zarela modu azkar eta mingarri batean.